XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aita Andueza, Donostiako Kaputxinoen atarian.

Aita Anduezak: Lekaroz batzoki bat zela zioten J. A.

Euskal Herrian gerra aurretik zegoen zurrunbiloan bi puntu zituen elizak arerioeri min egiten zienak: Gasteizko seminarioa eta Lekarozko ika.

Euskal Herriko batzokirik haundienak zirela esan ohi zuten.

Nik zuzenean Lekarozko giroa ezagutu ez banu ere, oso talde euskaltzalea eta langilea zegoen han eta euskaltzaletasun hori desegiteko edo barreiatu zituzten kaputxinoak sasoi hartan.

Gaztelu gerra aurretik bidali zuten Argentinara eta nik han aurkitu nuen Euskal Etxean Londresetik bueltan joan nintzenean, gogoratzen du orain Aita Gregorio Anduezak, inoiz Aita Zumarraga bezala ezagunagoa zenak.

Euskal Etxean lanean Buenos Aireseko euskal biltegi horretan euskal emigranteentzako zerbitzuak zeuden alde batetik eta horien seme-alabentzat ikastetxea bestetik eta kaputxino euskaltzale andana bat bildu zen han.

Aita Jorge de Riezu, Tomas de Larrainzar, Emiliano de Andoain, Hilario eta Agustin Olazaran eta beste hainbat bildu ginen han.

Nik neuk ere 28 urte egin nituen han eta Gazteluri buruz ditudan oroitzapenetan Buenos Airesekoak ditut nagusi.

Gerora, Donostira etorri ondokoetatik ez naiz asko gogoratzen, bakoitzak bere bizitza egiten baitzuen.

Hala ere tarteka elkar ikusi, genuen.

Orixeri hil aurretik egin genion bisita batera, esaterako, elkarrekin joan ginen.

ren hitzaurrean egina zion eta liburu horretaz hitzegin zuten.

Gazteluk Orixeren obra hurbiletik ezagutzen zuen eta hark honen poema batzuk irakurri zituen bisita horretan.

Aspaldiko harremanak zituzten Orixek eta Gazteluk.

Gogoratzen naiz nola Argentinan ginela, Quitora arreba ikustera egin zuen bidaian etorri zitzaigun.

Euskal Etxeako elizan organo eder bat genuen eta Gaztelu korura organoa jotzera igo zen bitartean, Orixe behean geratu zen otoitz egiten.

Oraindik ere gogoratzan naiz esku bat okotzaren kontra zuela nola belaunikatu zen korupean.

Gazteluk Bach-en koral bat jo zuen eta gerora Orixek poema luze bat egin zuen momentu horren oroitzapenetan izenburuarekin, zioen.

Autodidakta Aita Zumarragak patxadan hitzegiten du, oroitzapenak banan banan jaulgiz eta poetaren nortasunaz galdegiten diodanean, Ni bera baino bi urte gazteago nintzen eta ez genuen elkarrekin ikasketa urteetan asko koinziditu, baina ikasketetan ondo ibili zela entzun dut.

Organoa jotzen ere bere gisara ikasi zuen eta euskararen munduan ere, garai haietan egiten zen bezala sartuko zen.

Ni gogoratzen naiz nola Iparraldeko Konrado Oihenart kaputxinoa eta Gaztelu gau osoak pasatzen zituzten RIEVek argitara zuen Axularren Gero kopiatzen.

Batak irakurri egiten zuen eta besteak kopiatu.

Hori Buenos Aireseko kontua da eta formazio autodidakta zuela erakusten du.

Izakera aldetik zer esan? Oso gizon atsegina zen, oso goapoa eta ederra eta karater fuertekoa zela ere esan daiteke, gauza bat ikusten zuenean, jo eta ke defendatzen zekiena eta gauza guztien gainetik langile amorratua, mundu honen zerbait egiteko behar den bezalakoa.

Nik estudiante garaiko oroitzapenak ere baditut eta garai hartako giro abertzalean ahal bezainbat sartzen saiatzen ginen.

Gogoratzen naiz nola Aralarko San Migelen abertzale talde bat nola udatan biltzen zen eta gu ere hara joaten ginen nola edo hala, zer esaten zuen jakin nahiz.

Aldizkari abertzaleak hartzen genituen eta ezer gutxi gehiago.

Problema bakarra zera zen, gure nagusiek abertzaletasuna gauza txar bezala hartzen zutela eta mundua zabaltzera bidaltzen gintuzten.

Zeruko Argian Gaztelu Iruñean zegoenean hasi zen Zeruko Argian idazten Aita Damaso zuzendari zen garaietan eta 32-33ean zuzendari ere izan zen, azaletako marrazkiak ere berak egiten zituelarik.

Marrazki horiek garaiko pietismoa erakusten dute eta beharbada ez dute ezer askorik balioko, baina gizon honen autodidaktismorako gogoa eta lehia erakusten dute.